Andoni Amonarraiz: «Atez Atekoa eta transferentzia gunea kentzea izango da helburu nagusia»

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 6a, 02:00

Andoni Amonarraiz izango da Hernaniko alkategaia EAJ-PNV alderditik, maiatzeko Udal hauteskundeetan. Alkatetza lortuz gero, Atez Atekoa kentzeaz gain, bost helburu zehaztu ditu: gastuak murriztea, garden jokatzea, zerbitzuak hobetzea, aberastasuna sortzea eta bakea lortzea.

Andoni Amonarraizek ar­gi du zein izango den datorren legegintzaldiko helburu na­gu­sia, EAJ-PNVk Herna­ni­­ko Alkatetza lortzen badu: «Atez Atekoa eta Santa Bar­­baran da­goen hondakinen transferen­tzia estazioa ken­tzea». Ha­la­xe azaldu zuen atzo, Her­naniko Batzokian, EAJ-PNV al­derdiak egin zuen aurkezpen ekitaldian. Amona­rraiz, maia­tzaren 22an izango diren Udal hauteskundeetarako Her­­naniko alkategaia izango da. Atez Atekoari lotuta, auditoria bat martxan jarriko luketeela gaineratu zuen eta irregulartasunak egonez gero, auzitegietara joko luketeela. Joseba Egibar Gipuzku Buru Batza­rreko presidentea ere bertan izan zen.


«Azken lau urte hauetan txikitutakoa konpontzeko, aldaketa»
Amonarraizek azpimarratu zuen, Hernani aldaketa sakon baten beharrean dagoela eta iritsi dela «bizi duen apatia-egoeratik ateratzeko unea. Ho­rixe da hauteskunde hauen bidez lortu nahi duguna: konplexurik gabeko aldaketa, EAJ alderdia alkatetzara eramango duen aldaketa, azken lau urte hauetan txikitutako guztia kon­pontzea ekarriko duena». Horri lotuta, legegintzaldi honi buruzko hausnarketaren be­rri eman zuen: «Ezker Aber­tzaleak eta Ezker Batu­ak gobernatutako legegin­tzaldian gezurra eta prepotentzia izan dira nagusi». Horrez gain, kritikatu zuen par­­te hartzeaz hitz egin du­tela askotan, baina erabaki asko EBren abstentzioarekin eta Alkatearen kalitatezko bo­toarekin onartu direla, hala no­la, aurrekontuak, Txan­txi­lla­ko etxebizitzetako listak eta mugikortasun plana. «Atez Ate­­koa ja­rri aurretik erreferenduma egiteko eskatzen zuten 6.000 sinadura ere gutxietsi zi­tuz­ten», nabarmendu zuen. Eta Ez­ker Abertza­learen eta EB­ren gezurrik haundiena Atez Atekoa dela gaineratu zu­­en: «hondakinen %31,4 desagertu da eta San Markorekin eta Atez Atekoarekin 2.345.806 euro gastatu ditugu 2010 urtean».


Bost helburu
EAJk alkatetza lortuko ba­lu, Atez Atekoa kentzeaz gain, bost helburu izango lituzke legegintzaldi honek, Amona­rrai­zen arabera: «gastuak mu­rriztea, gardentasunez joka­tzea, zerbitzuak hobetzea, aberastasuna sortzea eta bakea lortzea».

EAJ-PNVren 5 ardatzak:
Gastua murriztuko dugu:
- Kontseilari finkoak eta libreki izendatutako langileak desagertuko dira. Funtzionarioekin bakarrik agin­tzea posible dela erakutsiko dugu. Alkatearen eta zinegotzi liberatuen soldata EUDELek proposatutakoa baino %10 txikiagoa izango da.
Gertutasuna eta gardentasuna hernaniarrekin:
- Partehartzea auzo elkarteen bidez izango da; eskaera eta kontsulta guztiei erantzungo diegu; partehar­tzeko Organuak sortuko ditugu; Udaleko web orrian foroa jarriko dugu.
Zerbitzuak hobetuko ditugu:
- Zerbitzu Publikoak: Garbitaniatik ateratzeko tramiteak hasiko ditugu, 5. kontenedorea jarriko dugu eta pixkanaka 6. (olioarentzat); zakurrentzako guneak prestatzea aztertuko dugu; herritarrekin eta merkatariekin adostutako trafiko aldaketak egingo ditugu.
- Hirigintza: Papeleran, azpiko pasoa egin beharrean, Florida bukaeran, gaineko pasoa egingo da; promotoreei etxebizitzak nahi direnei adjudikatzeko aukera ematen dien hitzarmenik ez da sinatuko, Txantxillarekin gertatu bezala; olfatometria bat egingo da; eta finan­tziazioa lortzen saiatuko gara.
- Politika soziala: kooperaziora zu­zendutako dirua hernaniarrek gestiona­tzea nahi dugu. Esaterako, Olaran, Balda eta Osari zuzenduko diegu.
- Kirola: klubetatik gertuago egongo gara eta bertako kirola babestuko dugu; kiroldegia antolatuko dugu; plater-tirorako gune bat bilatuko dugu.
- Kultura: bertako produktuak bultzatuko ditugu; kalitatezko ibilbide bat sortuko dugu; gure inguruko jaialdietan parte hartzen saiatuko gara (Jazzaldia, Hamabostaldia...)
Aberastasuna sortuko dugu:
- Hernaniko enpresa eta profesionalak erabiliko ditugu, batez ere; Plaza bultzatuko dugu Kaxkoan mugimendua sortzeko; Txotx denboraldian tabernen irekiera ordutegia aurreratuko dugu; merkataritzan, Tolosa hartuko dugu eredutzat.
Elkarbizitza normalizatzearen alde:
- Lokarri eta Gesto por la Pazekin egingo dugu lan, besteak beste

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!