Extremadurako kutixi ederrenek izan zuten estimazioa Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 4a, 02:00

Atsegindegi plazan giro ederra izan zen atzo, egun guztian. Extremadurako gastronomiak izan zuen estimazioa.

Jendetza bildu zen, atzo ere, Jardunaldi Extremeñoe­tan. Atsegindegi plazan postuak jarri zituzten antolatzaileek, eta Extremadurako mokadurik goxoenak ekarri zituzten bertara: bai gaziak: txorizo, urdaiazpiko, odolki... eta bai gozoak: ardogoxo, erroskila... eta nola ez, buñueloak! Asko eta asko inguratu ziren mokadu bat egitera, Virgen de las Nieves taldeak girotuta. Kantua eta dantza nagusi, beraz, atzo Atsegindegin. Extremadura­ko kultura ezagu­tzeko, aitzakia paregabea. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!