Jakoba Errekondo: «Sagardoa da Hernaniko ondare garrantzitsuenetako bat»

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 4a, 02:00

Jakoba Errekondo usurbildarrak hitz egingo du bihar, Biterin, arratsaldeko 19:00etan, Hernaniko sagardogileek eta Berriak elkarteak antolatuta. Sagardoak Hernaniko etorkizunean izan dezakeen lekuari buruz hitz egingo du Errekondok.

«Sagardoak eta sagardogintzak sekulako garrantzia izan du Hernani eta inguruko herrien historian. Erromata­rren garaitik hasi eta atzo arte, sagardoa bera izan da euskarri garrantzitsuenetakoa gu­re he­rrietan. His­to­rian hain garran­tzitsua izan den ondare batek, zein leku behar du etorkizunean?». Jakoba Erre­kon­dok hitz egingo du bihar, Biterin, Her­na­niko sagardogileek eta Be­rriak Merkatari eta Ostalari elkarteak deituta.

Hitzaldiak ausnarketa bat egiteko bidea eman nahi die, bai herritarrei, bai herriko taldeei eta bai Udalari. Gaiari buruz interesatuta dauden guztiak gonbidatu dituzte antolatzaileek.

Urik edan ezin zen garaian, sagardoa
Errekondok garbi dauka, sa­gar­doak funtsezko lekua izan duela Hernani eta inguruko historian. «Ur potablea atzoko kontua da. Urik edan ezin zen garaian, batzuk ardoa zuten, besteek zerbeza... eta guk, sagardoa. Gaur egun ezagu­tzen dugun Her­nani, ez zen posible izango sa­gardo­gin­tza­rik gabe».

«Etorkizunera begira,
ondarea ezinbestekoa da»

Sagardogintzak sekulako ga­rapena izan zuela dio Erre­kon­dok, eta hori ondare izugarria dela, Hernani bezalako herri batentzat. «Sagardoa da Hernaniko ondare ga­rran­tzitsuenetako bat. Noski, hernaniarrek erabaki behar dute etorkizunean zein leku eman nahi dioten sagardoari. Nire ustez, ondarea da etorkizuna, eta hori landu egin behar luke Hernanik. Lehenengo jabetu, ikusi, gaur egunera egokitu, eta horren inguruan zer egin litekeen erabaki».

Turismorako bide bat
Turismoa bultzatzeko bide bat ote den galdetuta, Erre­kon­dok dio, baietz; baina ez turismorako bakarrik. «Ez ga­ra turismoaz bakarrik ari. Identi­ta­teaz ari gara. Herri baten identitatea landu egin behar da, eta ondareak bere biziko garran­tzia du, horretan. Turismoari ere emango diola? Horixe. Do­nostiari Kontxak ematen dion bezala, Tolosari babarrunak, edo Getariari txakolinak». 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!