Bi pareta... eta bi txapelak Hernanira!

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 3a, 02:00

Garbiñe Tijerok eta Eli Gutierrezek irabazi dute Gi­puzkoako Trinkete Txapelketa, 2garren mailan. Tijerok egin­dako bi pareteko batek eraba­ki zuen partidua, eta txapelak etxera ekarri dituzte, beste behin, hernaniarrek.

Emozioa, gainezka

Hernaniarrek dominatu zu­ten partidua, baina bukae­ran dezente konplikatu zi­tzaien. 26-20 aurretik zirela, Redondok eta Etxabek zazpi tantu segidan egin zituzten, eta 26-27 aurretik jarri. Hor­tik aurrera, berdinketak izan ziren, eta beti zarauz­ta­rren alde, hurrengo tan­tuak: 27-27, 28-28, 29-29... baina tan­turik inportan­tee­na betera­noak egin zuen: Tijerok. Bi pareta, txapelak etxera.

Irazustabarrena Uruguayera, Euskadiko Selekzioarekin
AMAIA Irazustabarrenak bihar hartuko du hegazkina Uru­guay aldera. Euskadiko Selek­zioa­rekin jokatuko dute Ju­be­niletako Trinkete Txapelketa, Loiola Zuazo irundarrarekin batera. Txile, Argentina, Ve­nezuela eta Euskadiko bikote onentsuenak neurtuko dira astebetez, eta hernaniarra sorpresaren bat emateko asmoz dijoa. Ligaxka moduan jokatuko dute txapelketa, eta bi bikote onenek jokatuko dute final haundia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!