irabazi egin zuen atzo Hernanik, eta lider jarraitzen du, Real Unionekin berdinduta. Partidu gogorra, borrokatua, parekatua... espero bezalakoa joan zen atzo norgehiagoka Zubipen. Pasajesek irabazi egin beharra zeukan, eta hortzak erakutsi zituen atzo, hil edo bizi jokatu baitzuten. Hernanik eutsi egin zion, eta aukera bat tokatu zenean, aprobetxatu. Pasajeseko atezainak sarrera itxusia egin zuen, eta kalera bota zuen epaileak. Penaltia. Lujanbiok ez zuen barkatu: 1-0.
Hortik aurrera, Pasajesek zituenetan jokatu zuen. Hernanik pazientziz, eta serio erantzun zion. Taldea primeran. Afizioa inoiz baino indartsuago. Eta arduradunak txoratzen. Ametsa gertuago du Hernanik, baina ez dago partidu errazik. Datorren astean, Berio.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!