Hernaniko lau abesbatzak batera, datorren ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 3a, 02:00

Koruen Eguna izango da apirilaren 8an Hernanin, lehenengo aldiz. Herna­niko lau abesbatzek batera eskainiko dute emanaldia. Bertan izango dira Goiz Eguzki, Musika Eskola, Ozenki eta Kantuz abesbatzak, hain zuzen. Abesbatza bakoitzak hiruna abesti interpretatuko ditu eta ondoren, denak batean, beste hiru. Emanaldia 19:30etan izango da Atsegindegin. Axeri taldea izan da koru guztiak elkartzeko ideia izan eta emanaldia antola­tzeaz ar­duratu dena, eta Hernaniko Udalaren babesa jaso du. Hel­burua da abesbatzetako kideek bizi duten giroa erakustea eta jende gaztea erakartzea. Hala azaldu dute antolatzaileek: «Koroetan guztira, 200 bat pertsona ari dira, baina oso gutxi dira gazteak eta esan daiteke galtzeko arriskuan daudela abesba­tzak, belaunaldiz be­laun­daldiko jarraipenik ez baitago». Giro oso polita izaten de­la eta, animatzeko dei egin dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!