Buruntzaldeko bost Udalek, tartean Hernanikoak, hitzarmena sinatu zuten asteartean Euskadiko Kutxarekin, euskeraren erabilera areagotzeko. Hala, Euskadiko Kutxa eta Hernaniko, Andoaingo, Astigarragako, Lasarte-Oriako eta Urnietako Udala konprometitu dira elkarren arteko harreman guztia euskaraz egitera. Euskadiko Kutxa bera ere hainbat neurri hartzera konprometitu da, ondorengo eremuetan: bezeroekin dituzten harremanetan, zerbitzuetan, langileen artean, kanpo komunikazioan eta idatzizko dokumentuetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!