Buruntzaldeko Udalek Motxian eby SMS lehiaketa antolatu zuten martxoan zehar, eta Hernanin, Elizatxo, Langile eta Urumea ikastetxeetako DBH 3ko ikasleek hartu zuten parte: guztira 30 ikaslek. Guztien artean, mezu onena, Langileko Ane Mujikarena izan zen. Sari gisa euskerazko menua zuen telefonoa jaso zuen. Lehiaketaren oinarri gisa, Adur Larreak hitzaldia eman zuen, komunikazioaren eboluzioari buruz; eta SMS, Segapotoen Mezu Sekretuak liburuxka ere ikusi zuten.
ANEK IDATZITAKO SMS SARITUA: Gaia: Maitasun Gutuna.
Zure biyotzak jabeik ez bau n prest nao inbaditzeko :P, z zealako ne <3-eko
zalduna, ta zure begik sorginduik nakate *o*. 1000 mxx, 1000 momentu 2zi ny dittut zrekn. Bakit itzak-itzak diala ta aiziak eamate ittula, baño utzi sentitze etena eakusten. GM1B, amz }{