Erregina harrapatu dute Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 3a, 02:00

liztor asiatikoaren kontrako gerra oraintxe hasi dute erla­zainek. Negua lo pasa ostean, orain esnatu dira erreginak, eta horietako bat harrapatu zuen ostiral arratsaldean Agustin Zabala erlazain herna­niarrak, Elizatxon, Baserritxo etxeko lurretan. 4 cm inguru ditu, eta etxean egindako tranpan ha­rrapatu du.


Hernanin kabi bat
Liztor asiatikoak erleak jaten ditu, eta erlauntza oso-osoak bukatu ditzake. 2004an iritsi zen Frantziara, eta han sarraski haundiak egiten ari da. Iaz Gipuzkoa eta Nafarroara iritsi zen. 14 kabi aurkitu dituzte Gi­puzkoa ekialdean, eta horie­ta­ko bat, Hernanin, Por­tutik Ur­nie­tako bidean. Gipuzkoako erlazainek os­te­gunean izan zuten bilera, gai honi buruz. Udaberri honetan, Irunen harrapatu dute aurre­ne­ko erregina, eta Herna­ni­koa da bigarrena. Liztorra fre­na­tzeko garaia oraintxe da, erlazainek diote­nez, eta tran­pak jarriak dituzte. Kabi ba­koi­tzetik 10 liz­tor bakarrik gera­tzen dira bi­zirik (denak erre­ginak). Uda­be­rrian, erregina ho­riek kabi be­rriak egi­ten hasiko dira, eta maiatza bitarte harra­patu behar dira denak. Her­na­nin, 10 bat erre­gina egon­go dira, eta horie­tako bati, behin­tzat, familia iza­teko ame­tsak bukatu zaizkio.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!