Iruña txapeldun, taldeka

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 3a, 02:00

Txapelketa jendetsua, eta maila harrigarria izan ziren atzo, Her­naniko VII. Txis­tu­lari Gaz­teen Txapelketan. Iker Larraurik (Gasteiz) eta Martin Errok (Iruña) irabazi zuten ba­naka, eta taldeka onena, Iru­ña­ko Iruña taldea izan zen. Mi­lagrosa beteta, eta antola­tzaileak pozik, beraz, atzo. Gaur, txistulariak Hernaniko kaleetan ibiliko dira, 10:00etatik aurrera, Txistularien Topaketa baitute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!