Bizitzak zaildutako emakume arrantzaleak

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 3a, 02:00

india hegoaldean, bada arrantzale talde bat, bo­rro­kan ari dena, bere esku­bi­deen alde. Keralako ema­ku­me arrantzaleak dira; arrain-saltzaileak. Etxe barruan eta kanpoan bizi dute biolentzia, eta borrokan ari dira, beraiek ere eskubideak badituztela eskatzen.
Bihar Hernanin izango dira talde horretako bi ema­kume: Sherly Kutty Jo­seph, Mary Babu. Hitzaldia eman­go dute, 19:00etan, Biterin: Itxaropen Ozeanoak. India­ko emakume arrantzaleak ere esku­bideen alde bo­rro­kan.  
Hitzaldiak irauten duen bi­tartean, ondoko gelan hau­rren­tzako jolasak izango dira.

Tibeteko errefuxiatuak: hitzaldia eta dokumentala
Tibeten indarrez sartu zen Txina, eta ondorioz, 150.000 tibetarrek Indiara aldegin zu­ten. Asteazkenean hitzal­dia eta dokumentala izango dira Biterin, 19:00­etatik aurrera.
Gai berari buruz, argazki erakusketa jarri du Biterin, Juan Ramon Lla­vori Zumai­ko argazkilariak, apirilaren 1etatik 12ra.
Lankidetza Jardunaldien barruan antolatu dituzte hiru ekitaldiak. Udal Lan­kidetza Arloak eta Koo­pe­razio taldeak antolatu di­tuz­te, bi GKE-ONGrekin batera: Calcuta Ondoan eta Phagma Drölma.

EKITALDIAK

BIHAR: Hitzaldia: Itxaropen Ozeanoak. Indiako emakume arrantzaleak beren eskubideen alde borrokan. 19:00etan, Biterin.
APIRILAK 6: Hitzaldia:
Tibet Erbestean: herri baten duintasuna. Dokumentala: Hodeien atzean Eguzkia. 19:00etan, Biterin..
APIRILAK 1-12: Erakusketa:
Tibet Erbestean... Argazki Erakusketa. Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!