Animalien ordenantza aldatzea onartu izana salatzeko, kontzentrazioa egin zuten ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 3a, 02:00

Hernaniko Udalak animalien udal ordenantza aldatzea onartu zuen osteguneko Plenoak. Horren aurka, eta eurek jarritako ordenantzak onartu ez izanagatik kontzentrazioa egin zuen herritar talde batek ostegunean. Hogeita hamar lagun inguru bildu ziren Plaza Berrin, txakur eta guzti, ordenantzaren kontra protesta egin, eta orain arte egon den ordenantza mantentzeko eskatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!