«oso maila altua eman zuten taldeko kideek ere. Musikari profesionalekin aritzea erronka haundia zen Hernasaxentzat, eta espero bezain ondo erantzun zuten denek». Roberto Pacheco zuzendaria gustora zen kontzertu bukaeran. Concerto Grossoa eskaini zuten ostiralean Biterin, Hernani’n Musik programaren barruan. Hernasaxeko kideak saxofoi ikasleak dira, eta apustu pranko zituzten ostiralean. Batetik, musika barrokoa saxofoiarekin jotzea; ez baita ohizkoa. Bestetik, profesionalik onenekin kontzertua ematea. Primeran bete zituzten biak. Etxebeste ahizpak, Nougué, Bogdanov, Larraz... profesional haundiak, denak ere, eta «gazteen ilusioa kutsatuta» aldegin omen zuten Hernanitik.