Hernaniko bazterrak ezagutzeko aukera ederra dute gaur paseatzea gustoko duten guztiek. II. Sagar Martxa antolatu du Udalak, Mendiriz Mendik lagunduta, eta 9,5 km-ko ibilaldia prestatu dute, Hernaniko sagar eta sagardotegi parajeetan. Osiñaga, Lastaola, Epele, Añua, Martindegi, Akarregi... eta abar pasako dituzte, eta 10 sagardotegi pasako dituzte. Geldialdia Rufinon egingo dute. Txotx denboraldiaren barruan antolatu dute ekitaldia, eta goizeko 09:00etan abiatuko dira, Gudarien plazatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!