Hernaniko pastoraltzako boluntarioak: «Irtenbideak bilatzen laguntzen diegu, gehien behar dutenei»

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 3a, 02:00

Karitas, Osasun pastoral­tza, Arropategi zerbitzua, Es­petxe pastoraltza eta Etor­kinentzat laguntza zerbitzua: bost dira Hernaniko elizak dituen boluntario taldeak edo pastoraltzak. Guztiek helburu bera dute: premia larria duten per­tsonei laguntza ematea, eta irtenbideak bilatzen laguntzea egoera larri horretara berriz ere iritsi ez daitezen.
Gaur hain zuzen, egun haundia da boluntario guzti horientzat, euren eguneroko lana gogora ekartzen duen Sozio Karitate Arloko Bo­luntarioen Eguna baita. Ondorioz, Hernanin ospatuko diren lau elizkizunetan euren lanaren berri emango da, eta Kronika ere beraiekin bildu da, egiten duten lana zabaltzeko asmoarekin.

27 pertsonei ematen diete arropa asteartero, Arropategi zerbitzuan
Hernaniko 12 boluntario arduratzen dira Arropategi zerbi­tzuaz. Astearte goizetan arropa biltzen dute Atetxi­kietan, 09:30etatik 12:00etara,; garbitu, plantxatu eta josi ostean, behar dutenei banatzen zaie. Azaldu dutenez, gehien behar duten arropa, emakumeena eta umeena izaten da. Guztia prestatu ostean, banatzen duten arropa astearte arratsaldetan: 16:30­eta­tik 18:30etara. Diotenez, «eguneko bataz bestekoa 27 pertsonekoa izaten da eta behar gehien dutenak etorkinak dira».

Osasun taldekoek gaxoei laguntzen diete: medikutara eraman, konpainia egin...
«Gaixo dauden eliztiarrei laguntzen diegu, bai medikutara joaten, ospitalean badaude gaua pasatzen, eta etxe edo zaharren egoitzetan konpainia egiten. Meza entzutera ere laguntzen diegu: «astero 30-40 lagun inguru eramaten ditugu mezetara». Eta urtean hirutan Arrasateko eta San Joan de Dioseko erietxeetara ere joaten gara», hala azaldu du Arantxa Loiarte boluntarioak. Osasun taldeak 22 boluntario ditu Hernanin,:  Ereñotzuko elizan 4, Floridan 3 eta San Joan Bataiatzailean 16. Norbaitek laguntza behar duela ahoz aho jakiten dute normalean, «edo bestela niri edo Joseri telefonoz deitzen digute, «azkenean denok ezaguten dugu elkar».

Caritasek harrera egin, eta  diru laguntza eta aholkuak ematen ditu, besteak beste
Karitasekoa da Hernaniko elizak duen beste boluntario taldeetako bat, agian askorentzat ezagunena. Etor­kinei, herritarrei... behar duten guztiei lagun­tzen diete; ostegunetan dute harrera eguna, eta laguntza edo aholkua emateaz arduratzen dira: «dirua beti kontu korrontean ingresoa eginda edo txeke bidez ematen dugu, eta gero eurek justifikatu egin behar izaten dute, horretarako erabili dutela egiaztatzeko. Argi fakturak, hipotekak... era guztietako laguntza ematen dugu, eta Donostiako Caritasekin eta Udaleko Gizarte Zerbitzuekin harremanetan izaten gara arazoak konpontzeko. Etortzen diren guztiei euren arazoak konpon­tzeko irtenbideak bila­tzen laguntzen diegu. Argi izan behar dute hau momentuko laguntza bat dela, ez betirako»

Martutenera hiru boluntario joaten dira larunbatero
Espeetxeetara joateaz hiru boluntario arduratzen dira, larunbatero, tartean Ape­rribai pa­rrokoa, eta igandeetan beste erlijioso bat joaten da: «patiora sartzen gara eta ba­tekin eta bestearekin egoteko askatasun haundia dugu; familiarekin duten harremana hobe­tzen laguntzen diegu; familiarik ez dutenek gure babesa jasotzen dute; diruz ere, lagun­tzen diegu 18 bat laguni...  Edozeini la­gun­tzeko prest gau­de». Lan­grai­tzeko espe­txera ere hilean behin joaten dira: «han askatasun askoz gu­txiago dugu; gela batera sartzen gaituzte eta modulo guztietako presoak hart­zen ditugu, bi taldetan banatuta».

Etorkinei laguntzeko, talde berria ari dira osatzen
Etorkinei laguntzeko taldea ere osatu dute. Topaketa bat an­tolatu zuten, eta beste bat an­to­latzekoak dira: «etorkinek ara­zo ugari dituzte: etxea, paperak, la­na... eta gu lagun­tza eta ahol­ku­laritza emateko prest gaude».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!