Joan den igandean Ereñotzun izandako tiraldiarekin bukatu da Lehendakari Saria eta Antonio Miner ereñotzuarra laugarrena izan da 226 brilarekin. Antonio Alustiza zeraindarrak irabazi du, 231 brilarekin. Hernaniko bigarren bolari onena, Migel Burugain izan da 224 brilarekin. Sailkapen orokorrean seigarren postuan geratu da. Migel Arrozpidek 212 brilarekin bukatu zuen txapelketa eta Ibon Minerrek 206 brilarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!