Arrantza denboraldia bihar hasiko da, iazko baldintzekin

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 2a, 02:00

Arrantzaleek gehienez, 3 amuarrain arrantzatu ditzakete eguneko. Gune debekatuak eta heriotzarik gabekoak mantendu egingo dira.

Gipuzkoako ibaietan, Uru­­­mean barne, arrantza denboraldia bihar hasiko da eta uztailaren 31 artekoa izango da. Beste lurraldeetan egin den moduan, hemen ere atzeratu egin da denboraldiaren hasiera. Arran­tza kupoa, hau da, arrantzaleek gehienez ha­rrapatu ditzaketen amuarrainen kopurua, iazko bera da: 3 amuarrain egun ba­koitzeko. Arrantzatu­tako amu­a­­­­rrainaren gutxieneko eta gehieneko neurria ere mantendu egin da: 22 eta 35 cm artekoak izan behar dute. Horrez gain, ibaietako amuarrain populazioa babesteko asmoz, Gipuzkoako Fo­ru Aldundiak aurreko denboraldian ezarritako gune debekatuak eta heriotzarik gabeko guneak bere horretan jarraituko dute. Urumean hi­ru gu­netan egin ahalko da arran­tza: Lastaolako zubitik Ere­ñotzuko zentraleraino, Ere­ño­tzuko presatik Bezkieta base­rriraino eta hegoaldeko barian­tearen zubitik behera dauden uretan.

Amuarrain kopurua, igo
Amuarrainaren egoerari da­­gokionez, Diputazioak eman­dako datuen arabera, haunditu egin da espezie horren kopurua Gipuzkoako ibaietan. Jarraipen lana egiten duenetik, 1994tik, aurtengoa da bigarren urterik onena. Eta ibaietara iri­tsi diren izoki atlantikoen kopurua ere nabarmentzekoa da, aurtengoa baita Urumeara izoki gehien sartu den denboraldia. Guztira: 223.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!