Pasaiaren kontra jokatuko du gaur Hernanik, geratzen den azken txanpa honetako partidu garrantzitsuenetako bat. Kronika Jon Loranekin bildu da, azken partidu hauek eta taldea nola dauden jakiteko. «Partidu inportantea da gaurkoa, pixka bat egoera markatuko duena. Partidu honetara ekipoa sekulako lana egiten ari delako iritsi da, lana bai astean zehar, eta baita partiduetan ere; ez da kasualitatea. Ekipoan anbiente oso ona dago, oso juntu eta indartsu daude, eta entrenaitzaileekin ere oso harreman ona dute». Koordinatzaileak azaldu duenez, hor goian egotearen beste klabeetako bat, itxuraz errazak diruditen partiduak irabaztea izan da. Geratzen diren zazpi partiduen errepaso bat eginda, Loranek dio bi aurkari nagusiek duten desbentaja bat dela, bai Pasajesek eta baita Real Unionek ere denboraldi hasieratik duten helburu bakarra dela igoera lortzea: «Guk ordea talde berria genuen, eta trantsizio denboraldia bezala hartu genuen. Baina orain puntu honetara iritsita, ekipoa gora begira dago, eta dugun guztia ematen saiatuko gara». Loranek adierazi duenez, gaurko partidua, beste guztiak bezala, oso serio hartuko dutela, irabazi eta aurrera jarraitzeko asmoarekin direla: «Hirugarren mailarako pasea lortzeko lehenengo postuan bukatu behar dugu denboraldia, hau da, maiatzaren 27an lehenengoak bagara, 3garren mailako taldea gara. Bigarrenak play off-ak jokatuko ditu, baina nahiz eta irabazi, bide horretatik igoera lortzea ia ezinezkoa da, karanbola asko eman behar dira. Nire ustez, 75-78 puntutan dago erronka, horiek lortuz gero, hortxe egongo da denboraldia».
«Talde bezala, igoera lortzea lorpen haundia litzateke»
Loranentzat, igoera lortzea izugarrizko lorpena litzateke: «datorren urtean 3garren mailan jokatzea lorpen haundia izango litzateke, salto kualitatibo haundi bat emango genuke, eta azken urteetan egindako lanaren saria izango litzateke».