Hernaniarrak fin dabiltza, Espainiako Absolutu Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 2a, 02:00

Olatz Altuna, Mañel Aizpurua eta Maitane Danborena igerilari hernaniarrak Espainiako Open Absolutu Txapelketa ari dira jokatzen ostegunetik, Madrilen, eta hasiera ederra izan dute. Danborena finalera pasa zen ostegunean, 200 m bizkar frogan eta Aizpurua baita ere 200 m librean, atzo. Altuna berriz, semifinaletara pasa zen herenegun 50 m librean. Bihar bukatuko da txapelketa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!