Oinezko ibilia, sagar-paraje ederrean

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 2a, 02:00

10 sagardotegi lotzen dituen paseoa egingo dute bihar: Sagar Martxa, 9,5 km-ko ibilbidea. Irteera: 09:00etan Gudarien plazatik.

Paseo ederra, paraje eta giro ederrean... horixe da bihar hainbat hernaniarrek egingo dutena, goizeko 09:00­­etan Gu­darien plazatik abiatuta. Sagar Martxa egin­go dute; 9,5 km Hernaniko sagar-para­jee­tan. 10 sagar­do­tegi lotuko dituzte, eta haien sagastiak eta inguruak ezagutu. Gel­dial­dia, Rufi­non. Han, ha­mai­ketakoa, nor­berak eramana, eta Javier Ansorena nagusia­ren azal­penak, sagardoaren proze­sua­ri buruz. Ez da gal­tzeko kuidadorik, Men­diriz Men­diko kideak gida­tuko bai­tute, koadrila.

Osiñaga, Epele, Añua...
Paseo lasaia prestatu du Mendiriz Mendik, goiz pasa egiteko. Aurten ere, Herna­niko Udalaren eskariz pres­tatu dute ibilbidea, edozein herritarrek egiteko modu­koa, eta beraiek ere tartean izango dira, gidari lanak egiten. Bidean pasako dituzte: Osi­ña­ga bailara, Lastaola, Epele, Añua, Martindegi, Aka­rregi, eta abar. Ibilbide guztian zehar ikusiko di­tuz­te Hernani inguruko sagasti, sagardotegi, eta baserri ingu­ruak, eta sagardoari buruz gehiago ikasteko aukera izango dute. Pasako dituzten 10 sagardotegiak: Itxasburu, Otsua-enea, Olaizola, Al­tzue­­ta, Iparragirre, Elorrabi, Goi­ko-Lastola, Zelaia, Rufi­no eta Akarregi.

Txotx Egitarauaren barruan
Txotx denboraldia aurrera dijoa, eta Sagar Martxa txotx egitarauaren barruan anto­la­tu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!