«Izkutuan inauguratu dute Ave Maria»

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 2a, 02:00

Pse-EEk prentsa oharrean sa­la­tu duenez, Hernaniko par­kerik haundiena izkutuka inau­gu­ratu zuen Gobernu Taldeak, joan den astean. PSE-EEk dio, ez zutela inongo gonbidapenik jaso oposizioko taldeek eta ezta obra diruz finantziatu duen erakundeak ere: Espai­niako Estatuak, alegia. «Opo­si­zioko taldeak ere Uda­leko parte gara, agintean dau­denei gustatu ez arren; exis­titzen gara, eta Hernaniko herri­ta­rren ordezkariak gara; Udale­ko parte, alegia. Horrez gain, Espainiako Estatuko ordez­ka­ririk ere ez zuten gonbidatu inauguraziora, eta hark suben­tzionatu du parkea, oso osorik: 1.400.000 euro, hain zuzen ere. Hori da, boda bat egin eta familia eta aitajauna ez gon­bi­datzea bezala, faktura hark ordaintzen badu ere». PSE-EEren ustez, Alkateak gutxietsi egin du Hernaniko Udala, instituzio bezala, bi arrazoi horiegatik. «Azkenean, denentzat proiektu garrantzi­tsua zena, degradatzea lortu dute; degradatu dute, Her­na­niko Central Park gisa saldu zuten proiektua, intimitatean inaguratzera iritsi direlako».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!