Bezeroak zaintzen dituzten kalitatezko dendak, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 2a, 02:00

Eusko Jaurlaritzak Merkalitatea Q Ziurtagiria eman die Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 100 denda txikiri. Horietatik 14 Hernanikoak izan dira. Horiez gain, aurretik beste hiru dendek ere bazuten dagoeneko ziurtagiri hori. Beraz, guztira 17 denda daude Hernanin kalitatezko zerbitzua ziurtatzen dutenak. Eta guztiak, Berriak elkarteko kideak.

Hernaniko denda txikiek ospakizunetarako eguna izan zuten martxoaren 20a. Izan ere, Eusko Jaur­laritzak Ka­litatearen Q Ziur­tagiria eman zien Her­naniko 14 dendari; Merkali­tatea Q Ziurtagiria, hain zuzen, UNE 175 001 araua betetzeagatik. Denda horiek, bezeroa arretaz hartu eta zerbitzua kalitatez eta profesionaltasunez ematen dutela bermatzen du ziurtagiri horrek. Aurten, Hernaniko 14 den­­­dek jaso dute ziurtagiria, baina aurretik beste 3k ere bazuten. Beraz, Hernanin 17 denda dau­de guztira kalitatezko zerbitzua ziurtatzen dutenak. Eta guztiak, Berriak Hernaniko merka­tari eta ostalarien elkarteko kideak dira. Eusko Jaurlaritzak, denera, Gi­puzkoa, Bizkaia eta Arabako 100 denda txikiri eman zien ziur­tagiria. 100 dendetatik 14 Hernanikoak izateaz gain, Gi­puzkoatik bigarren herria izan da Hernani ziurtagiri gehien jaso dituena eta guztietatik laugarrena, Gas­teiz, Basauri eta Zu­maiaren atze­tik. Berriak el­kar­teak nabarmentzeko datuak direla aipatu du eta argi geratu dela Herna­nin, bezeroak zain­tzen dituzten kalitatezko dendak daudela.

Berriak elkarteak bultzatuta
Merkalitatea Ziurtagiria, oinarrizko maila da Kali­tatearen Q Ziurtagiriaren ba­rruan. On­do­ren etorriko lirateke, bi­kain­tasun ziurtagiria, bron­tzezkoa, zilarrezkoa eta urrezkoa. Mer­katariek beraiek egiten dute es­kaera ebaluatuak izateko, be­raiek erabakitzen dute kalitatearen ziurtagiria eskuratu nahi dutela eta hori lortzeko prozesua martxan jar­tzen da. Orain arte Hernaniko hiru ko­mer­tziok bakarrik zu­ten ema­na pausua eta kolpera 14 izatearen arrazoia, Berriak elkarteak egin­­­dako lana izan da, besteak beste. Iñigo Martinez elkarteko dinamizatzaileak dendaz den­da egin­dako deiek parte hartzera animatu dituzte dendariak.

6 orduko ikastaroa
Behin ziurtagiria lortzea helburu, 6 orduko ikastaro bat eman zien dendariei formakuntzaz arduratzen den enpresa batek. Bertan azaldu zitzaizkien ziurtagiria lortzeko betebeharreko araua zein zen (UNE 175 001). Ikastaroa egin ondoren, enpresako kide batek eskaera egindako 14 dendak bisitatu zituen eta ziurtagiria lortzeko zer ho­betu behar zuten azaldu zien. Hala nola: irekitzeko lizentzia izatea, emergentzi irteera adierazita egotea, ordutegia ikusteko moduan izatea… Eta prozesua bukatzeko, bezero misteriotsua pasa zen. Bezero misteriotsu hori ez da identifikatzen, dendan sartzen da, eskaera bat egiten du eta hala, berak ebalua­tzen du araua betetzen duen denda horrek edo ez eta ziurtagiria eman behar zaion edo ez. Hernanin, aurten, es­kae­ra egin­­dako 14 dendek lor­tu dute ziurtagiria eta aurrera begira denda gehiago animatzeko helburua du Berriak elkarteak. 

Merkalitatea Q Ziurtagiria duten Hernaniko dendak:

1.- Jaione Konjelatuak
2.- Galerias Buen Precio
3.- Marna
4.- Amegar etxetresnak
5.- Kuluxka
6.- Apain
7.- Hoki lentzeria
8.- On Bit informatika
9.- Antziola okindegia
10.- Portalondo estankoa
11.- Pagola estankoa
12.- Valen
13.- Kaixo
14.- Ilazki
15.- Torres argazki denda
16.- J. F. Cocinas
17.- Masusta ekodenda

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!