Hernasax taldeak orain arte entzun ez den musika estiloa, barrokoa hain zuzen, joko du gaur saxofoiarekin. Taldearen helburua da saxofoiarekin jo daitezkeen estilo guztiak landu eta ezagutaraztea, eta kasu honetan, musika barrokoarekin duten erronka hori plazaratuko diete hernaniarrei. Emanaldian, Euskadiko Orkesta Sinfonikoko kide batzuen laguntza izango dute, eta guztiek Roberto Pachecoren zuzendaritzapean joko dute.
Kontzertua 22:00etan da.