Bilbora joateko dei egin dute hiru taldek

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 1a, 02:00

Sortu alderdia legalizatzeko eskaera egingo dute, bihar, 17:30etan, Bilbon, Gernikako Akordioak deituta. Hernaniko hiru taldek deialdiarekin bat egin dute, eta hernaniarrak animatu nahi dituzte manifestaziora joateko: Hernaniko Ezker Abertzaleak, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eta Gazte Independentistak. Bilbora autobusez joateko, Garinen eman behar da izena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!