donostiara joan eta etortzeko, linea zuzena jarri du Areizaga enpresak (autobus gorria), Lurraldebusek lagunduta. A2 linea deitu diote, eta 25 minutuan iritsiko da Donostiara, Urumeako Autobide berritik. 12 geldialdi egingo ditu Urbieta kaletik Okendora. Geldialdiak: Urbieta, Zinkoenea, Karabel, Akarregi, Martindegi, Ergobi, Astigarraga, Hezegunea, Astoria, Bizkaia Pasealekua, Maria Cristina zubia, Okendo. Bihar hasiko du zerbitzu berria Areizagak, eta lehengo linea ere mantendu egingo duela jakinarazi dute, A1 linea deitzen zaiona. Linea zaharrak 28 geldialdi ditu, eta 40 minutu pasatzen ditu Hernanitik Donostiara.
Autobus gorria, 15 minuturo
Bihartik aurrera, beraz, autobus gorriak bi linea izango ditu, eta 15 minuturo aterako da autobus gorri bat. A1 (orain artekoa) eta A2 (zuzenekoa).
Hernanitik Donostiara: A1 linea (orain artekoa) 06:00etan hasiko da, eta 30 minuturo aterako da, puntuetan eta erdietan. A2 linea (linea berria, zuzenekoa) 06:15etan hasiko da, eta 30 minuturo abiatuko da, laurdenetan eta laurdengutxietan.
Okendotik Hernanira, alderantziz: A1 laurdenetan eta laurdengutxietan; eta A2 puntuetan eta erdietan.
Larunbat gauetan, A1 linea ibiliko da, orain artekoa.