Salillas ultrafondoko atleta hernaniarra hirugarren, 100 km-ko lasterketan

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 2a, 02:00

Xabier Salillas, ultrafondoko atleta hernaniarra hirugarren geratu da bere kategorian (M-35), Domingo Catalan atleta ospetsuaren omenez antolatutako 100 km-ko lasterketa internazionalean. Sailkapen orokorrean 9garren geratu zen, 9 ordu eta 31 minutuko denbora eginda. Podiumera igotzeaz gain, marka pertsonal berria lortu du Salillasek eta ezinhobeto hasi du denboraldia. Eta aurtengo helburua: iaz Estatuko Txapelketan lortutako 3garren postua hobetzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!