12 puntu eztabaidatuko ditu gaur Plenoak, 18:00etatik aurrera, Pleno Aretoan. Usurbilgo Itunak aurkeztu duen mozioa bozkatuko da; Inmigranteen boto eskubideari buruzko mozioa ere bai; Buruntzaldeko Industrialdeak enpresako akzioak saltzeari buruz ariko dira; eta bi ordenantzari jarritako alegazioak ere izango dituzte, onartu edo ez erabakitzeko: Animalien Ordenantzaren aldaketei jarritako alegazioak; eta Hildakoei omenaldi zibilak egiteko ordenantzari jarritakoak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!