Astearte gaueko 21:40an sutea izan zen Zikuñagako Red Electrica enpresan. Suak dezenteko indarra hartu zuen, eta suhiltzaileek itzali zuten, gaueko 22:55etarako. Tentsio altuko kablerik ez zuen harrapatu, eta ez zen izan kalte pertsonalik. Kalte materialak ere ez dira haundiak izan, Ertzaintzak Kronikari jakinarazi dioenez. Ez da argitu sua zerk eragin zuen, baina badirudi ezustekoren batek suertatu zuela. Ertzaintza, udaltzaingoa, suhiltzaileak eta Hiberdrolako langileak izan ziren bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!