Kutxak apustu berria egingo du Zabalegin: Ekogunea

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 31a, 02:00

zabalegi nekazari eskolak izena eta izaera aldatuko ditu. Kutxa Ekogunea izan­go da hemendik aurrera. Ba­ra­tzarik ez zaio faltako, 100 sail izan­go baititu, 70 metro karratu­koak, baratzerako. Bai­­na, ho­rrez gain izango duena askoz ere gehiago izango da. Eko­lo­gia eta in­gu­­rumena biltzen duen guz­tia izango du par­keak: ener­gia garbi edo be­rriz­­taga­rriak, eraikuntza eko­lo­gi­koak, animalien granja, pa­seatzeko baso eta zelaiak... Atzo aurkeztu zuen Kutxak proiektu berria, eta Kutxaren apustu nagusia hori izango dela azaldu zuten, etorki­zu­nera begira.

Kutxaren apustu berria
«Kutxak gizarte ekintzari %36 dedikatu nahi dio. Orain arte Onkologikoa izan da apustu nagusia; hura bete dugu, eta orain apustu berri hau hasiko dugu». Azaldu zuen Carlos Ruiz Kutxako Gizarte Ekintzarako zuzen­da­riak. Datozen urteetan 15 miloi euro in­ber­tituko ditu Ku­txak Ekogunean. Asmoa da, gizartea eta herritarrak kontzientziatik ekintzara pa­sa­tzea, eta horretarako balia­bideak ematea: kurtsoak, aholkularitza, bisitak... 2013­rako bukatuko dute, baina proiek­tu batzuk mar­txan jarriko dituzte, lehena­go­tik ere.

27 hektareako parkea
Lehen Zabalegi zenean ja­rriko dituzte instalazioak, ba­ra­tzeak eta abar... Horrez gain, ordea, Oriamendiko gai­­na eta hortik Miramo­ne­rako lurrak ere jendeari ire­ki­ko dizkiote. Guztira, 27 hek­ta­reako parkea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!