150 urteko bizipenak, argazkitan

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 31a, 02:00

Nolakoa izan ote zen orain dela 100 bat urte Herna­ni­ko Musika Bandak eskaini zuen emanaldi bat? Zein uniforme eramaten ote zituzten orain dela 50 ur­te? Eta nolako instrumentuak erabiltzen ote zituzten? Zeintzuk ote ziren hasierako Bandako kideak? Galdera horiek eta gehiago argitzeko aukera dago egun hauetan Biterin. Izan ere, bertan, Musika Bandari buruzko erakusketa dago ikus­gai. Ban­dak 150 urte be­tetzen ditu aurten eta ospakizunen artean antolatu dute era­kusketa. Api­rilaren 6ra ar­te egongo da ikusgai. Ordu­tegia honakoa: astelehenetik ostiralera, arra­tsaldeko 18:00e­­­tatik 20:00etara eta larunbatetan, goizeko 11:00e­tatik 13:00etara.

Lau ataletan banatua
Erakusketa lau ataletan banatua dago. Alde batetik, 150 argazkiekin bideo montaje bat egin dute eta etengabe eskaintzen ari dira. Bestetik, Musika Bandak 60 urte hauetan erabilitako uniformeen erakusketa dago; horretarako maniki batzuk jan­tzi dituzte. Hirugarren atalean, Bandaren historiaren laburpen bat egin dute aukeratutako 35 argazkirekin. Eta laugarren atalean, berriz, urte hauetan Bandan erabilitako hainbat musika tresna ezagutzeko aukera dago.

Herritarrak animatzeko deia
Erakusketa zabalik dagoen bitartean, beti egongo da Bandako partaideren bat sor-tzen diren zalantzak edo argazkietan agertzen diren pertsonak zeintzuk diren argitzen laguntzeko. Bandak herritarrak erakusketarekin gozatzera animatzeko deia egin du «bertako familia askok izan baitute kideren bat bandako partaide». Horrez gain, eskerrak eman nahi dizkiete erakusketan la­gun­du dieten guztiei: «etxeetan gordeta zeuzkaten argazki eta uniformeak utzi dizkigutenei, Berriak elkarteari manikiak lortzeagatik, udal artxiboko arduradunari gurekin izandako begiruneagatik eta Torres argazki dendari egin duen lan ederragatik».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!