Hernaniko eta Astigarragako Gazte Asanbladak ETBko protagonista bihurtuko dira, gaur. Finlandia saiorako grabazioa egingo dute, arratsaldean, eta datorren astean, ETBko platora joango dira, programan parte hartzera.
Errugbi eta erremonte saio berezia, Landaren
Joku berezia proposatu dute gaurko. Erremontearekin sagarra urruti bota, han airean hartu eta uztai batzuetan sartu... argibide gehiago, Landaren bertan, 16:30etan.
Aldez aurretik, aurkezpena
Jokua grabatu aurretik, bi taldeek aurkezpena egingo dute Tilosetan, 15:30etan. Bertan izango da Anjel Alkain. Finlandia saioan botako dituzte gaurko imajinak, datozen egunetan; ez dute zehaztu noiz.