Hiru final jokatuko dituzte gaur hernaniarrek, Zegaman eta Iruran.
Zegaman, Udaberri Torneoko finalak dira, 20:00etatik aurrera. Jubeniletan, Eneko Lujanbiok eta Aritz Murgiondok partidu zaila dute Azketa eta Atxa zegamarren kontra. Zegamarrak aterako dira faborito, baina hernaniarrek badute gaia partidua irabazteko.
Seniorretan, Josu Oiagak eta Ioritz San Sebastianek jo eta su ari beharko dute, Zumarragako Rodriguez eta Intxaustiren kontra, eta aurreko koadroetan erabaki liteke partidua.
Irurako Trinketean, Gipuzkoako Txapelketako 2garren mailako finalak dira 21:30etatik aurrera. Seniorretan, Garbiñe Tijerok eta Eli Gutierrezek jokatuko dute, Zarauzko Redondo eta Etxaberen kontra.