Hernaniko abesbatzak 5 kantu abestuko ditu lehendabizi, eta Iruñeakoak 13 ondoren. Emanaldia 19:45etan izango da, Milagrosan.
BI abesbatza izango dira gaur Milagrosako emanaldian: Hernaniko Kantuz Abesbatza eta Iruñeako Muthiko Alaiak Abesbatza. Emanaldia arratsaldeko 19:45etan hasiko da, eta Igor Arroyo eta Imanol Erkiziak zuzenduko dute.
Muthiko Alaiak taldea gonbidatu berezia izango da gaurkoan. Elkarte gisa 1931garren urtean sortu zuen Ignacio Baleztenak, eta urte guzti hauetan talde askok egin dute bat elkartearekin, kulturgune txiki bat osatzeraino: dantza taldea, fanfarrea, txistulariak eta gaiteroak, koroa... Gaurkoan hain zuzen, azken hau entzuteko aukera izango da Milagrosan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!