Ikastaroak antolatu ditu Hernaniko Ongintza Patronatuak, datozen bi asteetarako. 6 ikastaro izango dira, eta zaintzaileei begira prestatu dituzte. Pertsona helduak zaintzen ari diren pertsonak, profesionalak ez direnak, prestatu egin nahi dituzte, zenbait egoeratan nola jokatu jakin dezaten. Egun hauetan dira ikastaroak: apirilak, 4-6-8-11-13-15. Dohainik dira. Apuntatzeko, deitu: 943 55 78 54.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!