Batzar Nagusia, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 30a, 02:00

Hizketagai izango dituzte, Dobera eta Kronikako iazko kontuak eta datozen urteko egitasmoak. Zuzendaritza aldaketari buruz ere ariko dira, ostiralean, 19:00etan, Larramendi 11n.

Dobera Euskera Elkarteak urteko Batzar Nagusia egingo du, datorren ostiralean, 19:00­etan, Larramendi 11n (AEKko lokaletan). Hauek dira, hizketarako puntu nagusiak: Dobe­rako 2010eko balantze ekonomikoa, eta egindako ekintzak baloratu; eta 2011ko egitas­mo­ak zein diren eta aurrekontu ekonomikoa. Kronikari bu­ruz ere ariko dira: iazko ba­lantzea eta aurtengo egitasmoak. Dobera Euskera Elkarteko zu­zendaritza aurten berrituko da, eta horri buruz ere ariko di­ra. Elkarteko bazkide guzti­ak deituta daude Batza­rrera, eta aldez aurretik in­for­­mazioa nahi izanez gero, Doberatik pasa. 3 boluntario behar dira, euskeraz hitz egiteko Horrez gain, Gure Artean Eus­karaz ekimenerako 3 bo­lun­tario behar dira, euskera praktikatu nahi dutenekin astean ordubetez aritzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!