Tibet herriari buruzko hiru ekitaldi antolatu ditu Phagma Drölma elkarteak, Hernaniko Udalak lagunduta. Tibet hautsita dago, Txina bertan sartu zenetik, eta Tibeteko 150.000 herritarrek alde egin dute Indiara. Gaiari buruzko argazki erakusketa jarriko dute Biterin, ostiralean hasi eta apirilaren 12ra arte. Horrez gain, apirilaren 6an, hitzaldia eta dokumentala eskainiko dituzte Biterin, 18:30etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!