Ibilaldi ederra igandean, Sagar Martxa

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 29a, 02:00

Datorren igandean oinezko ibilia egiteko aukera izango da, Hernani inguruan. 9,5 km-ko ibilaldia egingo dute, eta Hernaniko 10 sagardotegiak pasako dituzte. Geldialdia Rufinon egingo dute, eta sagardoaren prozesuari buruz ariko dira. Irteera, 09:00etan, Gudarien Plazatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!