Espainiako bi minima, Itxaso Tolosak

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 29a, 02:00

Bizkar estiloan, bi minima lortu ditu Itxaso Tolosak, Espainiako Txapelketan sartu ahal izateko. 100 metro eta 200 metroan lortu ditu minimak hernaniarrak, eta abuztuan Valladoliden izango da, Espainiako Txapelketan, infantil mailan. Denborak, 200m: 2’37’’54 eta 100m: 1’12’’32. Horrez gain, hirugarren postua lortu zuen, asteburuko torneoan, Paco Yoldi igerilekuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!