ZINE zaleek aukera ederra dute gaur, 9 pelikula batera ikusteko, ordubete eta hogei minutuan. Film laburrak dira, zinearen munduan leku oso berezia duten pelikulak. Istorio txikiak dira; bereziak, formatuagatik. Umorezkoak asko, eta ilunak besteak. Umore beltza eta absurdoa ere oso berea dute, film laburrek.
Topagunea elkarteak urtero aukeratzen ditu euskerazko film labur onentsuenak, eta emanaldian antolatzen, Euskal Herri osoan (aurten 27 emanaldi). Hernanira urtero iristen da Doberaren eskutik.
Labur onenak
Iaz egin zituzten labur onentsuenak izango dira gaur, 19:30etatik aurrera Biterin. Blank Postcards lanak, adibidez, Ikuslearen Saria jaso zuen Huhezinema lehiaketan. Zuzendari ezagunak ere izango dira: Asier Altuna...
9 film labur
1-’Maritxu’
2-’Artalde’
3-’Ondar Ahoak’
4-’S@rtaldea’
5-’Blank Postcards’
6-’Biak Bat’
7-’Barrura Begira’
8-’Nire Bista Faboritoa’
9-’Esku-Titi’