17.000 tupper
Kutxak 17.000 ontzi banatuko ditu. Egokiak dira tupper ontzi hauek, behin eta berriz erabili litezkeelako, eta gainera, mikrohondasean sartzeko ere balio dute, Mikel Insausti Kutxako ordezkariak azaldu zuenez, atzo prentsaurrean.
Hernaniko 9 arrandegi
Berez harategi eta arrandegietan erabiltzeko ontziak dira. Proba modura, ordea, Hernaniko arrandegietan egingo dute kanpaina, eta ia arrandegi guztiak sartu dira; 9 arrandegi hain zuzen, eta guztira 10 dira Hernanin.
6 hilabeteko kanpaina
Kanpaina bultza dutenak hauek dira: Kutxa, Udala, Berriak eta arrandegiak. 6 hilabete iraungo ditu, eta hilero-hilero 30 euroko bonoak zozketatuko ditu arrandegi bakoitzak, tuppera erabiltzen duten bezeroen artean.
ARRANDEGIAK:
- Mari Fe
- Amaia
- Otaegi
- Zulaika
- Itxaspe
- Super BM
- Eroski
- Hernani Mariskoak
- Jaione Kongelatuak.