Saxofoiaren apustu berria: musika barrokoa, saxofoiarekin

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 29a, 02:00

MUSIKA barrokoa ez da inoiz jo izan saxofoiarekin. Saxofoia XIXgarren mendean asmatu zuen Adolphe Sax belgiarrak. Bi mende lehenagokoa da musika barrokoa, eta beraz, ez dago saxofoira moldatutako Barroko garaiko musikarik. Hernasax taldeak apustu hori du datorren ostiralean. Prest dira Her­naniko Musika Eskolako eta Musika Bandako 16 saxofoilariak, eta laguntzera etorriko diren Or­kesta Sinfonikoko 7 kideak. Entsaioak egin dituzte, eta prest dira ostiralean kontzertu berezi hau hernaniarrei eskaintzeko: Concer­to Gro­sso, 22:00etatik aurrera, Biterin. Zuzendari lanetan Ro­ber­to Pacheco. Sarrerak, Biterin.

Hernasax:

  • Mikel Prieto, Aritz Ostolaza,
  • Jon Arruabarrena, Itsaso Pacheco,
  • Bingen Eletxigerra, Roberto Vergara, Ander Loiarte, Imanol Garcia, Imanol Andres, Cipri Otxandorena, Asier Razkin,
  • Leire Juanes, Aitor Ortiz, Beñat Alvarez,
  • Mikel Berrondo eta Aitor Ugarte.

Gonbidatuak:

  • Alain Aierdi (baritonoa), Irene Etxebeste eta Izaskun Etxebeste (biolinak)
  • Jean Michel Nougué (biola),
  • Jon Larraz (biolontxeloa),
  • Viktor Alexandrovich Bogdanov (kontrabaxua) eta Amaia Aldalur (teklatua).


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!