paisaia eta txokoak, bertako gozo, txorizo, gazta eta ardoak, eta tradizioa diren dantza ikuskizunak: Extremadura Hernanitik mugitu ere egin gabe ezagutzeko aukera izango da asteburuan. Beste urtebetez hutsik egin gabe, Extremadurako Jardunaldiak antolatu ditu Donostiako zentroak. Aurtengoa hemeretzigarren edizioa da, eta aurrenekoan bezala, helburu nagusiak bi dira: batetik, Hernanin bizi diren Extremadurako herritarrek euren jaioterria gertuago sentitzea; eta bestetik, Extremadurako berri ematea.
Larunbatean,
Extremadura iruditan
Jardunaldiak asteburuan ospatuko dira, eta bi eguneko iraupena izango dute. Larunbatean Extremadura irudi bidez ezagutzeko aukera izango da, herrialde historiko honetako paisaiak, monumentu eta txokoak erakutsiko dituzte bideo emanaldi batean. Emanaldia Biterin izango da, 19:30etan.
Igandea, egun haundia
Jardunaldietako egun nagusia igandea izango da. Eguneko aurreneko ekitaldian, Extremadurako jaki gastronomiak dastatu eta erosteko aukera izango da. Eta tarte horretan, Las Hurdeseko eta Guadalupeko esku langintzako erakusketa eta Extremadurako liburu eta propaganda ere izango dira. Eguerdian eta arratsaldean berriz, festa eguna amaitzeko, Virgen de Guadalupe dantza taldearen emanaldia izango da.
LARUNBATA
19:30etan. Extremadurari
buruzko bideoak.
IGANDEA
10:00etan. Extremadurako jaki
gastronomikoen erakusketa. Las Hurdeseko eta Guadalupeko esku
langintzako erakusketa. Liburuen
postua eta turismo propaganda.
13:00etan eta 17:30etan. Donostiako Extremadurar Zentroko Virgen de Guadalupe dantza
taldearen emanaldia.