«1.000 lanpostu sortuko ditu Galarretak. 1.000 lanpostu, eta kalitatezkoak, teknologia eta berrikuntzari lotuak; ikerketa, garapena, ingurumena eta energiaren joera berriei lotutako 1.000 lanpostu». Hernaniko erreferentzia izango da Galarreta, hemendik urte gutxitara, ostegunean, Biterin azaldu zutenez, Hernaniko Udaleko eta Oronako kideek, hernaniarrei egindako aurkezpenean.
Oronak gidatu du Galarretako proiektua, eta pisu haundia izango du bertan. Ostegunean, enpresako hiru kidek azaldu zuten, zein izan den eta izango den Oronaren lekua, proiektu honetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!