txartel berdinarekin ordaindu ahal izango dira hemendik aurrera autobusa eta taxia. Lurraldebus txartela zeukatenek, orain arte, autobusa bakarrik ordaindu zezaketen txartelarekin; hemendik aurrera, taxia ere modu berean ordaindu ahal izango da.
Momentuz, probatzen ari dira sistemak nola funtzionatzen duen, eta 16 taxi aukeratu dituzte horretarako. Buruntzaldea bailarako 16 taxi prestatu dituzte, eta tartean Hernaniko taxiak ere badira. Proba ondo ateratzen bada, Gipuzkoa guztiko taxi guztietan jarriko dute sistema. Hori, epe motzean egitea espero dute, arduradunek.
Helburua: txartel bakarra, garraio publiko guztietan
Lurraldebusek lortu nahi du, epe motzean txartel bakarra izatea garraio publiko guztietan. Horrela, pertsona batek Gipuzkoan barrena garraio publikoan mugitu ahal izango du, txartel berdina erabilita.
Lapurreta gutxiago
Patrikan diru gutxiago ibiliko dute horrela herritarrek, txartelarekin ordainduko dutelako, eta noski, baita taxi gidariek ere. Horrek segurtasun arazoak ere konponduko ditu, arduradunek diotenez. «Diru gutxiago erabiliko da, eta taxi gidarien segurtasuna hobetu egingo da, batez ere, gaueko zerbitzuetan».
Makina, txartela irakurtzeko
Lurraldebusek proposatu, eta 16 taxik erabaki dute sistema hori jartzea, bere gogoz. Taxi horietan, makinak jarri dizkiete, autobusetan bezala, txartelak irakurtzeko. Makinak txartela ezagutuko du, eta zuzenean kontutik kenduko dio kopurua.