«Amets bat kontatzen dut, plazerrezko amets bat»

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 27a, 01:00

plazerrarekin zer ikusia du Saioa Aizpuruak egin duen film laburrak. Bost minutu eskasean, Oreretako neska honek amets bat kontatzen du, 2008an egindakoa, eta ordutik, laburmetrai bihurtu nahi izan duena. Orain bukatu du laburmetraia, eta asteartean ikusgai izango da Biterin. Aizpurua bera ere Biterin izango da, jendearen galderei erantzuteko prest.

‘Esku-Titi’, amets bat

Hiru urteko bidea egin du Aiz­puruak, Esku-Titi laburmetraia egiteko. «2008an amets bat egin nuen, eta oso garbi ikusi nuen, laburmetrai bat egiteko primerakoa zela». Ametsak plazerrarekin zer ikusi haundia dauka, eta kasu honetan, emakumeei begira egindako lana da. «Kortoaren gaia da, lehengo arropak eta oraingoak ez direla berdinak. Hori ordea, beste zerbait kontatzeko bidea da. Nik, batez ere, plazerrari buruz hitz egiten duela esango nuke».

«Ilusioa badu, edozeinek grabatu dezake film labur bat»

Saioa Aizpuruak ez zuen ezagutzen film laburren mundua. Antzerkigintza oso gustokoa, ordea, eta halako ideia bat buruan zuenez, animatu egin zen oreretarra, laburra egitera. Horretarako, asko mugitu behar izan du Aizpuruak, eta azkenean, herriko kortogile ezagun batek lagundu dio bidea egiten. «Pendejo ezaguna da Oreretan, eta harengana jo nuen. Esan nion, ideia bat nuela eta kortoa egingo al zuen, ideia horrekin. Hark esan zidan, baietz, egin zitekeela korto bat, baina berak ez, nik egin behar nuela. Arrazoi zuen; orain ikusten dut, gogoa izanez gero, eta horrelako laguntza, edozeinek grabatu dezakeela korto bat».

Bigarren lana

Dena dela, Esku-Titi ez da Aiz­puruak egin duen lehenengo lana. Labur hori prestatzen ari zela, Kameratoia lehiaketan aurkeztu zen, Pendejok lagunduta, eta bigarren saria irabazi zuen, Armiarma gizona. Egiatik gezurrera, lanarekin. Sari ho­rrek eman omen zion behar zuen bultzadixoa, bere ametsa irudi bihurtzeko.

Antzezle lanetan, Hernanin

Saioa Aizpuruak Klown antzerkia ere egiten du, eta kasualitate kontua izango da, baina ostiral honetan Hernanin izango da, Korrika kulturalaren barruan. Beldurti Kakati monologoa egingo du, Kontrakantxan.

Aizpurua, antzerkigintzatik film laburretara

saioa Aizpurua zuzendariak hitz egingo du, datorren as­teartean, Biterin. Aizpu­ruak Kameratoia lehiaketako bigarren saria irabazi zuen 2008­an, Armiarma gizona. Egiatik ge­zurrera lanarekin, eta Pen­dejo kortolari ezaguna lagun zuela. Esku-Titi laburmetraia bigarren lana du. 
Aizpurua Oreretan jaio zen, 1978an, eta antzerkigintzan afizionatu izatetik, ikus-entzunekoetara egin zuen jauzia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!