Bederatzi istorio motz-motzean, Biteriko areto nagusian

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 27a, 01:00

bederatzi pelikula botako dituzte datorren asteartean Biterin. Bederatzi pelikula motz, bederatzi istorio motz eta berezi, ordu eta 20 minutuan. Zuzendari ezagunen la­nak izango dira: Asier Altu­na­ren Artalde eta Angel Alda­ron­doren Ondar Ahoak, adibidez. Izena hartzen ari diren zuzendarien lanak ere izango dira: Kepa Errastiren Maritxu eta Saioa Aiz­pu­rua­ren Esku-Titi adibidez. Eta baita zuzendari berriagoen lanak ere: Jon Artolaren S@r­taldea, adibidez. Dobera Euskera Elkar­teak antolatu du emanaldia, Topa­gunea euskera elkarteen federazioak antolatzen duen La­bur­biraren barruan. Doberak hernaniar guztiei dei egin die, Biterira azaltzeko, asteartean, 19:30etatik aurrera.

Saritutako lan bat

Bederatzi filmak 2009-2010 urteetan eginak dira, eta mai­la polita dute. Aitor Artolak Hu­he­zineman Ikus­learen Sa­ria jaso zuen, Blank Postcards film laburragatik; hain justu, asteartean botako dute film hori. Horrez gain, Topa­gu­neak an­tolatzen duen Kame­ratoia lehia­ketan balorazio ona jaso zuten Biak Bat, Barrura Begira eta Nire Bista Faboritoa lanek ere.

Saioa Aizpurua, zuzenean

Emanaldia bukatzen denean, berriketaldi txiki bat izango da Biterin, eta horretarako, Saioa Aizpurua zuzendaria ekarriko du Doberak, ikuslearen galderak erantzuteko. Aizpuruak Kameratoia lehiaketan bigarren saria jaso zuen 2008an, eta Hernanin ikusi ahal izango dugu bere azken lana: Esku-Titi.

9 film labur

1-Maritxu

Alabaren zain?

Maritxuk egun osoa pasa­tzen du alaba noiz etorriko zain. 80 urteko amona, Mari­txu, bakarrik bizi da, eta or­duak nola joaten zaizkion ikusiko dugu, 17 minutuko laburmetrai honetan.
Kepa Errasti atxabaldarrak egin du Maritxu laburmetraia. Goenkale telesail famatuko gi­doilaria da Errasti, gaur egun, eta aktore lana zer den ere badaki, hainbat pelikula eta antzezlan egina baita.

2-Artalde

Artaldearen bila, hiritarrak aurkitu

artzain bat hirian galduta dabil, bere artaldea bilatu nahian. Haren deiak hiritar batzuren arreta piztu du eta atzetik joatea erabaki dute.
Asier Altunak egin ditu zu­zen­dari lanak Artalde filmean. Ber­garako zuzendaria badu es­perientzia film luze eta laburretan, eta Telmo Esnalekin batera hainbat lan egin ditu. Ez omen du inoiz psikologoarengana joan beharrik izan, film laburrak egiten ditu.


3-Ondar Ahoak

Bizitza, haragian idatzia

atunaren gorputzak esaten omen du, atunak zenbat urte dituen. Uztai beltzak ageri ditu haragitan, urtero hibernatzen duen garaiaren seinale.

Angel Aldarondo donostiarrak badaki hainbeste zeregin izateak ondorioak ekarriko dizkiola baina lasai omen daramaki ikus-entzunezkoen munduan sartu izana.


4-S@rtaldea

Gizakiak, natura ulertu ezin

bi kultura bereizten ditu film labur honek, 11 minututan. Sar­taldekoa eta sortaldekoa. Sartaldean natura ulertu ezinda gabiltza; sortaldean, naturaren parte bat gehiago garela sinestu dute, meditazioari eskerrak.

Jon Artola goierritarrak orain­txe ekin dio irudiaren munduari, eta behin hasita, buru-belarri sartu da zazpigarren artean.


5-Blank Postcards

Zure sekretua, kontatuko al zenidake?

sekretuak pertsonekin batera jaio omen zirela diote ba­tzuk. Denok ditugu sekretuak, kontatzera ausartzen ez garenak. Orain, anonimoa zara. Kontatuko?

Aitor Artola, Irune Gurtubai eta Ibai Vigil-Escalera dira film labur honen zuzendariak. Elkarrekin egin duten lehen lana da, eta Ikuslearen Saria jaso zuen Huhezinema zinemaldian. Geroztik, Hutsik ere  egin zuten..


6-Biak Bat

Drogak eta gu, gu eta drogak, 9 minutuan

Ane eta Mikel drogazaleak dira. Arazoak dituzte drogekin, bai batak eta bai besteak, eta beti elkarrekin dabiltza, Ane, Mikel eta drogak. 9 minutuko laburmetraia, Topaguneak antolatutako Kameratoia lehiaketatik aukeratutakoa da, eta asteartean Biterin ikusi ahal izango da. 

Zapatilla Films taldea lau lagunek osatzen dute:Andoni Mendizabal, Asier Okariz, Eriz Alberdi eta Ioritz Apaolaza.


7-Barrura Begira

Beldurrak eta mugak... zerk mugatzen gaitu?

Barrura begira hasita, beldurrak aurkituko ditugu. Bel­durrak ditugu, eta horiek dira gure muga. Beldurrak muga­tzen gaitu. Barrura Begira la­bur­­metraia ere Topaguneak an­tolatutako Kameratoia lehia­ketan aurkeztu zuten.

Trastaka taldea: Arkaitz, Ekaitz, Ione, Javi, Junaum, Lun, Mai, Nahi, Saio eta Uso.


8-Nire Bista Faboritoa

Jaioterrira, hainbeste urte eta gero

Estik badaki zer den ospetsu izatea. Euskal Herritik kanpo ospetsu bihurtu da, eta orain, berriz jaioterrira itzuli da; ez ditu gauzak berdin aurkitu. Kameratoia lehiaketan aurkeztu zuten film labur hau.

Kontraplano taldeko kideak: Iñaki Larrañaga, Liher Puente, Lorea Morlesin, Naiara Gonzalez eta Naiara Ortega.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!