Juaristi eta Olazarrentzat, aurreneko txapela

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 27a, 01:00

juaristi eta Olazar dira Sagardoa Txapelketako au­rreneko edizioko irabazleak, atzoko finalean, Endika eta Urrutiaren kontra 36-40 irabazita. Final haundia izan zen, berdindua, eta irabazlea zein izango zen ez zen ia bukaerara arte jakin. Ira­bazleek partidu ikusga­rria jokatu zuten, eta 24 tantu egin zituen Urrutia I gailen­du behar izan zuten partidua irabazteko. Erritmo asko izan zuen partiduak hasieratik, eta markagailuan gora behera dexente izan zi­ren: hasieran bikote txa­pel­duna jarri zen aurretik, bai­na makalaldi baten os­tean, Endika eta Urrutia au­rreratu ziren, 32-29 eta 36-32. Partidu amaieran berriz, bolada aldatu, eta Donez­tebekoak hartu zuen sakea, erabakiorra izan zen sakea. Pelotakadetan egindako tan­toez gain, sakez 4 egin zituen, tartean finaleko azken tantua eta 36-40 irabazi zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!