Bigarren aldiz, Amezketara joan zen txapela

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 27a, 01:00

berria txapelketako bigarren txapela jantzi zuen atzo Amezketako Zazpi Iturri taldeak. 2004an irabazi zuen txapelketa aurreneko aldiz, eta zazpi urte finalera iritsi gabe pasa ostean, aurten iritsi eta eskuratu egin du. Aurreikusita zegoen bezala, amezketarrak kadete eta jubenil mailan nagusi izan ziren; eta azkeneko partidua, emaitza txukundu zuena, irabazi zuten aurkariek, Huartek.


Kadetetan, Zazpi Iturri nagusi aurrean zein atzean

Zazpi Iturriko bikotea nagusi izan zen kadete mailan, pe­lotaleku guztian. Aurreko koa­droetan ikuskizuna eman zuen Altunak, eta atzean Irri­barri izan zen nagusi; 10-22 irabazi zuten Huarteko La­run­be eta Goñi bikotearen kontra.


12 tantu egin zituen sakez Zazpi Iturrik, eta erraz gailendu zen

Aurrekoaren antzekoa izan zen partidua. Amezketako bi­ko­tea, Gallurralde eta Jaka, na­gu­si izan zen partidu osoan, eta sakez ere, izugarri asmatu zuten Zestau eta Minaren kon­tra. Garaipena 6 eta 22koa izan zen.


Seniorretan, Yoldi eta Linzoainek ez zuten barkatu

Seniorretan espero zen partidu berdinduena, baina Huarteko bikoteak, Yoldi eta Linzoainek, es­pektakulua eman zuten. Par­tidu hasieratik, oraindik finala jokoan balego bezala jokatu zuten, eta 22-11 irabazi zioten Arzelus eta Garmendiari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!