kiroldegiak antolatzen dituen hiru txapelketa nagusienetan zabalik dago izen ematea, apirilaren 8ra bitartean: bi palakoak dira eta bat squashekoa.
Palako txapelketak bi izango dira: gizonezkoena (XVgarren edizioa), eta emakumezkoena (IVgarren edizioa).
Squashekoa berriz, hasiera batean, bakarra izango dela aurreikusi dute: mixtoa. Hala ere, ohi baino jende gehiagok emango balu izena, bi antolatuko lituzketela adierazi dute.
Hiruretan izena emateko, ezinbestekoa da kiroldegiko bazkidea izatea edo hernaniarra izatea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!