ereñotzuko bolatokian jokatuko da gaur, goiz eta arratsalde, Lehendakari Sariko azkeneko tiraldia, erabakiorra izango dena.
Momentuz, Benito Loitegi da aurrenekoa sailkapenean, orain arteko brilak gehituta 186 bota baititu. Aurreneko hernaniarrak berriz A. Miner eta M. Burugain dira, hurrenez hurren, 179 eta 178 brila botata. M. Arrozpidek 168 ditu boteak, eta I. Minerrek 162.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!